Azido hidroxikarboxilikoek mota berezia osatzen dute azido karboxilikoen familian egituran hidroxilo funtzio-talde bat edo gehiago dituztelako. Interes berezia dute batzuk bioaktiboak baitira eta beste batzuk poliesterren prekurtsoreak direlako[1]. Etsenplu gisa hauek aipa daiteke: azido laktikoa, azido zitrikoa, azido salizilikoa eta azido errizinoleikoa.
Hidroxilo taldearen (-OH) eta karboxilo taldearen (-COOH) artean dagoen karbono-kopruaren arabera sailkatzen dira: azido α-hidroxikarboxilikoak, bi funtzio-taldeak bata bestearen ondoan daudenean: azido β-hidroxikaboxilikoak, bi funtzio-taldeen artean karbono bat dagoenean, azido γ-hidroxikarboxilikoak bi funtzio-taldeen arean bi karbono daudenean, etab.